Ura

Zonalde honetan ur gehiena ez dago lur gainean agerian, lur azpian baizik, milaka urtetan modelatutako hamaika inbutu- zirrikitutatik (dolinak) sartu, eta lur azpian ezkutatzen da, gure zonaldea kare lur irazkor eta karstikoan kokatzen delako. Gruyére gazta erraldoi batekin konpara daiteke, izan ere, lur azpia barne leize, kobazulo, ur-jauzi eta lakuz josia dago, gehienak, oraindik ere arakatu gabeak, barneko ibaiei (leku ezkutu horien sekretuaren berri duten bakarrak) bidea egiten dietenak.

Hemen euria egiten duenean urak banatu egiten dira: batzuk Kantauri itsasora doaz, beste batzuk berriz, Mediterraneo aldera. Uren banalerroak, paisaian dagoen irudizko lerroa alegia, zonaldea zeharkatzen du. Honek naturaren bitxikeria bat sor dezake: batera erortzen diren bi ur tanta arro ezberdinek jasotzea.

Ura itsasoetara iritsi baino lehen, zonaldeko herriek aprobetxatzen dute. Zenbaitetan beren iturburuetan jasotzen dute eta beste batzuetan akuifero batetik herri ezberdinei bideratzen da ura, adibidez Iribasko kasuan (Aralarko mendilerroan 68km2ko arro eremukoa). Ura mendian barna ibili ondoren bildu egiten da eta Iribasko bi iturburuetan agertzen da: Aitzarratetan (Ertzilla ibaiaren iturburuan, handik gutxira desagertzen dena) eta Basakaitzen (Larraun ibaia agertzen den lekua).

Ur kontsumoa handitu egin da azken urteotan. Izan ere, geroz eta ur gehiago kontsumitzen dugu. Baina ura baliabide mugatua denez dugunarekin bizitzen ikasi behar dugu. Ezin dugu nahi adina erabili, arduratsuak izan behar dugu etorkizunean ezustean harrapatzea nahi ez badugu. Egoera hau aldatzea gure esku dago zenbait ekintza arrunt eginda, hauek erakusten baitute, badakigula, ura errekurtso mugatua dela: hortzak garbitzen ditugunean txorrota itxi, garbigailua eta ontzi garbigailua beteta daudela jarri, bainatu ordez dutxa hartu, ur kontsumo gutxiko lorezaintza egin… Baina elkartasuna agertzen duten ekintza txiki horien gainetik, administrazioak, industriak eta abeltzaintzak… konpromisoa hartu beharko dute guztiontzako eskubidea den ondasun honen kudeatze arduratsuan.

Lekunberriko Turismo Bulegoa

Plazaola, 21
31810 Lekunberri
948 507 205

Guardar

Iturraskarri: Bideak eta arraskak berritzeko egitasmo soziala