INTERESGUNEAK

Aralarko San Migel


Artxueta mendiak babestu egiten du santutegia, eta baita erikitzeko lautadatxoa eskaini ere. Hortxe dugu S. Migel, Arakil igarotokiaren gainean eta Beriain aurrez aurre. Lekunberriko bidea ere bertaraino igoko da.

1141ean bukatu zituzten eraikitzeko lanak. Nola eta noiz sortu zen, ordea, nekez jakin! Izan ere, beti izan du kondairaren pisua; badira, baina, IX mendeko tenplu karolingioaren arrastoak eta lehen data izkiriatua 1032koa dugu, eta hauetan Zamartzeko Santa Mariaren (egungo Uharte Arakilen) menpeko gisa ageri da monastegi hau. Santutegiaren barrenean leze txiki bat dago; hortik egin izan behar zion ihes Goñiko Teodosiok herensugeari. Horrekin batera dugu S.Migelen irudi-erlikia, gurutzea buru gainean duela; baita esmalteria europearraren altxorra ere, XII mendeko esmalte erromanikoan egindako frontala.

Kate batzuk Teodosio Goñikoaren kondaira gogorarazten digute, bere bekatuen ordainetan mendizerran zehar herratua ibili behar izan zuena.

Lekunberriko Turismo Bulegoa

Plazaola, 21
31810 Lekunberri
948 507 205

 

Guardar

Iturraskarri: Bideak eta arraskak berritzeko egitasmo soziala