Gorritiko gaztelua
Gorritiko gaztelua, hondar xume batzuk besterik gelditzen ez badira ere, 824 metroko Santa Barbara mendiaren gailurrean egon zen kokaturik. Izena gotorlekuaren gainean eraikitako baseliza xumeak eman dio. Ekialdetik Gorriti herria bera eta Larraun haran alderako igarobidea menderatzen zen eta mendebaldetik malkar izugarri batean Araxes harana.
Gaztelua Beotibarko guduaren lekuko izan zen 1321ean eta gipuzkoarrek epe labur batez hartu zuten. Diotenez 1450ean hamar gizonek zaintzen zuten gotorlekua eta uste da hiru dorre zeuzkala, handia, Sugar Torre izeneko txikiagoa, beharbada Balerdi mendiari begira zegoelako eta bertan, tradizioari jarraiki, Sugar (tximistaren jainkoa) herensuge mitologikoa bizi baitzen, eta hirugarren dorrea segur aski sarrerako ataria izanen zen.
Aizita-Axitako gaztelua
Etxeberritik gertuen dagoen Bi Ahizpeetako haitzean kokatu du Iñaki Sagredo ikerlariak Aizita edo Axitako gaztelua. Gainean, haitzean egindako zelai txiki batean. Gaur egun zimenduen aztarna gutxi batzuk besterik ez daude.
Orraregiko gaztelua
Gaztelu mendi gainean zegoen Orraregi izeneko gune gotorra. Gazteluaren gainean dorre borobil baten zimenduak ikus daitezke (1,5 metroko zabalerako pareta eta dorrearen diametroa 3 metrokoa da).
Honen egitekoa Sakana eta Oskia zaintzea litzateke. Azken hori Iruñerrirako pasabide naturala da. Orraregiko gazteluaren parean Aizita edo Axitakoa zegoen. Banderola edo su bidez bata bestearekin komunikatzen ziren eta seinaleak (informazioa) minutu gutxitan Iruñera iristen ziren.
Lekunberriko gaztelua
Etxe dorre baten lehen erreferentzia 1280.urtean topatzen dugu, Garcia Periz de Vergara arduradun bezala.
Egurrezko konstrukzioak ziren, beren zulo eta oholesiekin. Zubiak eta lehio irristailuak zituzten baleztarientzat. Denbora aurrera joan ahala, egurra harriagatik ordezkatzen joan zen.
XV. mendetik aurrera gotorlekuaren erreferentziak etengabeak izaten hasten dira, Goyano de Amescoaren dorrearen antza izan zezakelarik.
Zaila da jakitea non kokatzen zen konkretuki, nahiz eta aipatzen den Iturrigoiena mugaren ondoan zegoela, baina aukera zegoen bi defentsa mota ematea, bata bidearen bukaeran eta bestea altueran (harkaitzaren zonaldea edo Kalbario).
Iturraskarri: Bideak eta arraskak berritzeko egitasmo soziala