HERRIZ HERRI
Lekunberri
Garbilekua
Etxeetan ur korronterik ez zegoenean emakumeek orduak eta orduak ematen zituzten garbilekuan. Elkartzeko, hizketarako, komentatzeko, barre egiteko eta kantarako guen bat zen. Emakume gazteen ahots zorrotzak amonen ahituagoen gainetik nabarmentzen ziren, harriaren gainean arropa hezea jotzeak ezartzen zuen erritmoarekin ez ezik uraren plisti-plasta eta isurtze etengabearekin.
Astindu arin, iraunkor eta kementsuekin hatz-koskorrekin estutzen zuten eta arropa heze eta hotza harriaren kontra igurtzen zuten. Noizean behin neguan ur azaleko izotza hautsi beharra zegoen. Ez ziren harritzekoak hotzak eta xaboiak zeukan sodak eragindako ospelak eta arrailak.
Historiak egitandi, bataila eta gertaera entzutetsuak ekartzen dizkigu gogora, baina ezin dugu ahaztu emakume askok eta askok kanta eta alaitasunaz gain, garbilekuan ahalegina, lana eta zenbaitetan baita osasuna ere eskaini zutela, ia heroismoz.
Iturraskarri: Bideak eta arraskak berritzeko egitasmo soziala