HERRIZ HERRI

Zuhatzu


Biztanleria  (2009)

48 biztanle.

Historia

1651 XVII. Mende erdialdean lapurrek Sakanan sortutako egoera larria zen. Juan de Arandigoien eta Juan de Goikoetxea lapurrek, zaintzaile lanaz baliatuta, Gaztelako muga zeharkatzen saiatzen ziren mandazainei lapuntzen zieten. 1651n atxilotu zituzten.

Arandigoienen taldeak erabiltzen zituen indarkeria eta sortzen zuen ikarak jendea beldurtuta zuen. Zuhatzuko abadeak salatuko zituela mehatxatu zituen. Horren ondainetan lapurrek abadeari arropa guztia lapurtu zioten. Elizara joan ahal izateko abadeak arropa eskatu behar izan zuen.

1736 Egiarreta, Etxarren, Ekai eta Zuhatzu Arakil ibarretik banatzeko eta herri bakoitzak alkatea izendatzeko erret grazia lortu zuten. Horretarako Orreagako etxeari 200 dukat eman zizkioten.

Hirigintza

Malda batean dago Zuhatzu. Edertasun handia duen erdiguneko espacio baten inguruan egituratzen da herria. Hainbat terrazaren bidez gainditzen da aldapa. Erdiguneko espacio horren inguruan antolatzen da herria, tamaina handiko etxeekin. Zuhatzuren aitzinako hirigintza ia aldaketarik gabe kontserbatu da.

San Martin eliza

Nafarroako protogotiko estiloaren adierazgarri da eliza, 1200 urte inguru.

Lekunberriko Turismo Bulegoa

Plazaola, 21
31810 Lekunberri
948 507 205

Guardar

Iturraskarri: Bideak eta arraskak berritzeko egitasmo soziala