HERRIZ HERRI
Azpirotz
Azpirotz ibaia (Araxes)
Azpirotzko gainak bereizten ditu Kantauriko eta Mediterranioko urak eta bertatik hasita Kantaurira isurtzen dituzten iturburuek Araxes ibai bihurtze dute, lehenago Azpirotz ibaia zena.
Pascual Madozek dio 1845-1850eko “Diccionario Geográfico”an Azpirotz ibaian asmakizun hidrauliko saila dago bere uren indarra aprobetxatzeko: “Iturrietako bat hain emankorra da ezen presaren premiarik gabe ere irin-errota bat mugiarazten baitu”. Azpirotzen sortzen denetik harik eta Gipuzkoako mugaraino lantegi eta aparailu andana zegoen: presak, anteparak, zazpi irin-errota, burdinola bat, kobrezko gabi bat, hainbat bolategi eta bainuetxe bat.
Energia aprobetxatu beharreko garaiak ziren eta ibaiari hormak, ubideak eta presak eraikitzen zitzaizkion, ura behar bezala bideratu eta bilduz ahalik eta hobekien baliatzeko bere indarra.
Iturraskarri: Bideak eta arraskak berritzeko egitasmo soziala