HERRIZ HERRI

Aldatz


Emakume oinordekoak Larraunen 

Aldatzen eraikinak elkarrengandik bereizirik daudenez leku ireki zabaleko plazatxoak eratzen dituzte. Etxe izaeradun eta nobleak dira. Gehienak mendiko ohiko baserriak dira, bi isuriko teilatuarekin, harri landuarekin aurrealdean edo izkinetan eta hutsarteetan, puntu erdiko atalburuekin, harlanduzko leiho-buru eta karelekin, eta zenbaitetan armarri barrokoekin, Larraun haranak eskuratutako leinu eta pribilegioak gogorarazten dutenak. Hiru jauregi dira nabarmentzekoak, lau isurikoak, XIX.mendean eraikiak, aurrealdeak plazarik zabalenari begira dauzkatela, iturria dagoen tokian, izan ere, garai beretsuan eraiki baitzen (1883).

Larraunen ere etxeak, hormak eta teilatua baino zer edo zer gehixeago ziren, berotzeko sua baino areago zihoan. Bertan bizi ziren ahaideak, arbasoak, abereak, izpirituak eta familiaren jabetzak eta lurrak gobernatzeko xedea… Hori dela-eta garrantzitsuena zen eta haien geroa bermatzeko gutxienez XVII. Mendetik hasita legeek emakumeak oinordekoak izatea baimentzen zuten. Ondorioz, auzokide batzarretan beren etxeak ordezkatuz, zenbait emakumek kontzejuetako bizi politikoan parte hartu ahal izan zuten.

Lekunberriko Turismo Bulegoa

Plazaola, 21
31810 Lekunberri
948 507 205

Guardar

Iturraskarri: Bideak eta arraskak berritzeko egitasmo soziala