HERRIZ HERRI

Alli


Akelarreak Larraunen

Akelarreak ez ziren Zugarramurdin bakarrik egiten, badirudi Allin ere egiten zirela Akelarko haitzuloetan eta trikuharrian. Ipuin eta legendak ez ezik 1575ean epaiketa baten berri dugu Gracia Martiz ustezko sorginaren aurka, sorgin talde batekin (sumarioak dioenez jende samalda zen) akelarrean biltzeaz akusatuta Alliko haitzuloan, Aralarren magalean. Aktetan ageri denez sorginak seinale batekin nabarmentzen ziren, “apoaren atzapar itxurakoak ezkerretako begian”.

Emakume franko landareak zertan erabili jakite hutsarengatik sorgintzat jo zituzten eta nahiz eta ez egon ez akelarrerik, ez sorginik, ez begizkorik, badakigu erlijio epaiketak ez ezik zibilak ere izan zirela, torturak nozitu zituztela eta jendeak sorginetan sinesten zuela. Oraindik orain, gaur egun bada jendea sorginetan sinesten duena eta baita sorgina dela esaten duenik ere.

Lekunberriko Turismo Bulegoa

Plazaola, 21
31810 Lekunberri
948 507 205

Guardar

Iturraskarri: Bideak eta arraskak berritzeko egitasmo soziala