HERRIZ HERRI
Arruitz
Korrikolariak Arruitzen
Arruitzko haizeak, edo ur gaziko iturria, edo oiloak,… izan ziren, herri honek XX. mendean hain korrikalari ospetsuak emateko.
Haietako bat, Franciso Etxarri, mende horretako lehen urteetan lasterkari famatua izan zen, apustu zailetan egin baitzuen desafio, aurkari guztiei abantailak emanez, baita txapeldun frantzesei ere. Egunkariek balentria guztiak jaso zizkion eta aipamen bitxi baten haren elikadura “orekatua” deskribatzen zuten: “Lasterkari oro-irabazlea goizeko zazpietan jaikitzen da, ondoren txokolatea hartu eta meza entzuten du. Hamarretan bi arrautza gordin jaten ditu. Bazkaltzeko eltzekorik gabe eta beste bi arrautza jaten ditu, kikara erdi bat kafe, likore eta pururik gabe, galarazita baitauzka. Merendatzeko bi arrautza gordin eta gauean afaltzeko ongi afaltzen du bere bi arrautza gordinekin eta kikara erdi kafe…”.
Geroago, aurreko mendearen erdialdean Juan Cruz Azpiroz “Txikito de Arruitz” korrikalaria bere indar eta iraupena zela-eta. Gordon Pirie Europako txapendunari erronka egin eta makina bat lasterketa irabazteaz gain, saio konbinatuak egin zituen enborrak moztu eta laster eginez. Kirol “zientifikoa”ren hasiera zen hartan Juan Cruzek mediku aleman batzuen interesa piztu zuen, “seriekako” entrenamenduen aitzindariak baitziren, eta baita gonbidatu ere haren ahalmen kardiobaskularren azterketa egitera. Emaitzak harrigarriak izan ziren lasterkari honen kemen izugarria zela-eta.
Iturraskarri: Bideak eta arraskak berritzeko egitasmo soziala