HERRIZ HERRI

Baraibar


Pagadia

Nahiz eta lurralde honetan pagoak sinbolismo handiko lekuei eman dien izena, eta gainera, bertako mitologian garrantzi handia izan, egia esan, “iritsi berri” bat da. Pagadiak Europako basorik gazteenak dira. Ziur aipatzen dute pagoa Baraibarra orain dela 4.000 bat urte ailegatu zela Kaukasotik inguru epel eta hezeok harrapatuz eta nonbait ipar Europan oraindik ere hedatzen ari da.

Hotzari ongi eusten dio vaina beroa eta lehortea ezin ditu jasan. Zainek ez dute asko behar izaten vaina ur askoko lekuak ez ditu gogoko. Hostoek laino ugari behar izaten dute eta horizontalean egoten dira eguzki-argiaren %98 jasotzeko. Hain argi gutxi uzten dutenez igarotzen lurrera, basopeko landareak itzalera egokitu dira; hau dela eta, garapena eta loraldia pagoek hostoak ernatu aurretik burutzen dituzte.

Baso sarri, laiotz, fresko eta izugarriak eratzen ditu, Aralarko basoa bezala, non lurrak ete hezetasun baldintzek utzi dioten pagoari zuhaitz menderatzailea, ia bakarra, izaten.

Lekunberriko Turismo Bulegoa

Plazaola, 21
31810 Lekunberri
948 507 205

Guardar

Iturraskarri: Bideak eta arraskak berritzeko egitasmo soziala