HERRIZ HERRI
Egiarreta
Biztanleria (2009)
60 biztanle.
Historia
Egiarreta, Etxarren, Ekai eta Zuhatzu Arakil ibarretik banatzeko eta herri bakoitzak alkatea izendatzeko erret grazia lortu zuten. Horretarako Orreagako etxeari 200 dukat eman zizkioten.
Urtero Itxasperrin egiten zen erromerian Egiarretako sozmerinoak pisuak eta neurriak kontrolatzen zituen. Urte hartan Asiaingo administraría zazpi edo zortzi soldadurekin etorri zen eta sozmerinoa preso eraman zuen Asiainera. Epaiketan Erret Kontseiluak Egiarretakoari arrazoia eman zion, pisua keta neurriak kontrolatzeko zuen eskubidea aitortuz eta administrariari aukera hori debekatuz, baita azken aldian kobratzen ari zen haragi eta ardo eskubideen ordainketa ere.
Hirigintza
Herrian barna egindako pasioan ateburu dun etxeen ondoan puntu erdiko atedun etxeak ikus daitezke. Bisitariak ere XVIII. Mendeko armarriren bat eta harri landuz egindako lehio-ertzak ere ikusiko ditu.
Santa Maria eliza
XIII. mendekoa izan daitekeen tenpluak gaur egunera arte iritsi diren elementu gotikoak ditu. Erdi Aroko dorrean puntu erdiko bi arku daude, ezkilendako.
Herri hustuak herriz herri
Itxasperri:
Santiago ermita gelditzen zaigu gaur egun, ibarreko erromanikoaren erakusle onenetakoa.
Iturraskarri: Bideak eta arraskak berritzeko egitasmo soziala