URA
Garbilekuan
“Oial-joketan diarduzula
Iturri-lats gardenenan
Zure besoen erraiñua are
Ez aen isil urpean. (…)”.
Euskaldunak – Nicolas de Ormaetxea, “ORIXE”. 1935.
Garbilekua
Etxeetan ur korronterik ez zegoenean emakumeek orduak eta orduak ematen zituzten garbilekuan. Elkartzeko, hizketarako, komentatzeko, barre egiteko eta kantarako gune bat zen. Emakume gazteen ahots zorrotzak, amonen ahulagoen gainetik nabarmentzen ziren, harriaren gainean arropa hezea jotzeak ezartzen zuen erritmoarekin eta uraren plisti-plasta eta isurtze etengabearekin batera.
Astindu arin, iraunkor eta kementsuekin, arropa heze eta hotza harriaren kontra igurtzen zuten eta hatz-koskorrekin estuzen zuten. Noizean behin neguan ur azaleko izotza hautsi beharra zegoen. Ez ziren harritzekoak hotzak eta xaboiak zeukan sodak eragindako ospelak eta arrailak.
Historiak, bataila eta gertaera entzutetsuak ekartzen dizkigu gogora, baina ezin dugu ahaztu emakume askok eta askok kanta eta alaitasunaz gain, garbilekuan ahalegina, lana eta zenbaitetan baita osasuna ere eskaini zutela, ia heroismoz.
Iturraskarri: Bideak eta arraskak berritzeko egitasmo soziala