INTERESGUNEAK

Konjurutoki


Konjuru edo araoengan fede sutsua zegoen hainbat konponbidetarako, ekaitz eta kazkabarraren aurkako bide eraginkortzat jotzen zen, behintzat; hori dela-eta zerbitzuaren truke ordaina eskatzen zuten apaiz, sakristau edo konjurugileek, beti ere salgaietan: oiloak, gaztak, arbiak…

Naturaren indarren mehatxua tartean zela, gizakiak menderatu ezin zituela, jendeak bide esoterikoetara jo du, beti ere erlijio adierazpenen baitan. Makina bat aldiz konjuratzen ziren hodei mehatxagarriak kazkabarrak soroak honda zitzan saihesteko. Ezkilak jotzen zituzten, apaizak estola janzten zuen, exortzismoen liburua hartzen zuen eta konjuratzeari ekiten zion. Zenbait lekutan apaizak zapata bat erantzi eta hodeia edo infernuko etsaiaren kontra bota omen zuen txingorra mendi aldera eramanarazteko…

Lekunberriko Turismo Bulegoa

Plazaola, 21
31810 Lekunberri
948 507 205

 

Guardar

Iturraskarri: Bideak eta arraskak berritzeko egitasmo soziala