HERRIZ HERRI
Lezaeta
Lixibaldia
Gaur ezagutzen dugun “lixiba egiteak, hau da, arropa garbigailuan sartu, xaboia gehitu eta botoia sakatzea besterik ez dena, garai batean arropa zuritzeko eran dauka jatorria:
Lehenbizi xaboiarekin igurtzen zen arropa, harri edo ohol baten contra jotzen zen zikina beratzeko eta uretan eragiten zen. Arropa zuria txorroan (kukua, kuela), behean alde batean isurbide txiki bat zeukan harrizko ontzi zilindriko batean, sartzen zen. Ondoren, lihozko mihise zuri batekin estaltzen zen eta gainean sukaldeko sutatik ateratako errauts bahetua jartzen zen. Bukatzeko, ura irakina errautsaren gainera isurtzen zen eta iragazi egiten zen. Desegindako errauts horien gatzek lixibarena egiten zuten, zurituz eta desinfektatuz. Lixibatze edo iragazte prozesua behin baino gehiagotan egiten zen, bere horretan uzten zen eta hurrengo egunean uretan eragiten zen.
Epe laburrean aldaketa handiak egon dira, eszenatokia, denbora, lanbideak,baina argindarra ez edukitzeak bakarrik, gure amonentzat oso ohikoak ziren lanei heltzea ekarrik luke berriz.
Iturraskarri: Bideak eta arraskak berritzeko egitasmo soziala