HERRIZ HERRI
Mugiro
Ferratokia
Abereen indarra ezinbestekoa izan zaigu oraintsu arte soroko lanak egiteko, bai garraioan bai nekazaritzan, traktoreek eta makina berriek ordezkatu baitituzte. Lan horiek hain gogorrak zirenez abereen hanketako apatxak ikaragarri higatzen ziren, hortaz, babesteko ferrak erabiltzen ziren idi, behor eta horrelakoei zapata gisa janzteko.
Perratokia (ferratokia) zurezko egitura bat da, animaliari geldirik eutsiz ferrak arriskurik gabe eta eroso jarri ahal izateko. Aberea asto moduko batean kokatzen da, larruzko uhal batzuekin lotzen da eta arrabol batzuk abiaraziz jaso egiten da hankak zintzilik utzi arte. Gero hankak hankatokiak izeneko pieza batzuetan paratzen dira sokekin lotuz. Animalia prest dela apatxak garbitu, ferrak doitu eta josi egiten zaizkio. Abelgorriak zortzi ferra eramaten zituen, bina hanka bakoitzeko.
Iturraskarri: Bideak eta arraskak berritzeko egitasmo soziala