HERRIZ HERRI

Uitzi


Orixe

Nicolas Ormaetxea, “Orixe” zuen izengoitia eta hala ezagutzen zuten gehienek, Gipuzkoako Orexan jaio zen, baina anaia hirukia zenez Uitziko Errekalde etxera eraman zuten hazteko, Rosa Ariztimuño inude zuela, eta bertan eman zuen haurtzaroa eta gaztaroa.

Artikulu, itzulpen eta jatorrizko lan franko idatzi zituen eta nabarmenena “Euskaldunak” poema galanta da, 1935ekoa, Uitzi eredu nagusi duela, euskaldunen ohiko bizimodua kantatuz ez ezik omen eginez. Baserri giroaren deskripzioa da, bai lanean, bai jolas eta jokoetan, eguneroko kontuetan eta baita heriotzan berean ere. Bere begiekin ikusi eta belarriekin entzun zuena kontatu nahi izan zuen. Hauxe esan zuen: “Olerkia Nafarroako euskaran idatzi nuen gertaerak bertako mendietan garatzen baitira eta horixe baita hizkera nagusia”.

1948an euskaltzain izendatu zuten eta hil zen urte berean, 1961,ean, Lizardi saria eskuratu zuen.

Hauxe da “Euskaldunak” lan epiko-lirikoaren lehen poema:

“Naparroa zarrean Larraun’en Uitzi, velar goxo tartean eper-kabi iduri. Belardien inguruz, kabi orren esi baso maitea dago, ikazkin-lantegi”.

Lekunberriko Turismo Bulegoa

Plazaola, 21
31810 Lekunberri
948 507 205

Guardar

Iturraskarri: Bideak eta arraskak berritzeko egitasmo soziala