INTERESGUNEAK
EGILEA: FRANCIS IRIGOIEN
Zamartze
Uharte Arakilen kokatua, Arakil ibaiaren ondoan eta Aralar mendizerraren magalean, San Migel Santutegirako bidean, Zamartzeko Santa Maria eliza, XII.
Mendeko eraikuntza erromanikoa da, 1983an monumentu historiko artistiko izendatua. Erromatarrek bertan Aracaeli izeneko kokalekua eratu zuten “AStorga-Buegos” erromatar galtzadatik pasatzen ziren bidaiariak babesteko. Guztira hiru eraikin daude bertan, ekialdetik mendebaldera errenkan jarriak.
Nagusia, eta baita antzinena ere, XII. mendeko Santa Maria eliza erromanikoa da, Erdi Aroan Iruñeko Andra Maria Errealaren katedralpean zegoen monasterioa zena.
Egun oraindik Iruñea eta Tuterako artxidiozesia jabea da. Honek bertan Espiritu-ariketak egiteko etxea prestatu du. Honetaz gain, museo txiki bat bisitatu daiteke egindako ustiaketetan ateratako piezak ikusteko.
Iturraskarri: Bideak eta arraskak berritzeko egitasmo soziala